4B gehiago escape room-a

Bere burua Super Heroi Super Orlegia aldarrikatu duena apur bat jota dago eta bere aburuz “Amalurrarentzat arriskutsua den buruarin oro” bere gordeleku ezkutuan giltzapetzea erabaki du.

Gutxitu, berrerabili eta birziklatu ekintza ezagunez gain, beste 4Ben ekintzak zeintzuk diren agertzen duen puzlea osatzea izango da gure erronka, honek baitu giltza heroiaren ezkutalekutik irteteko.

30 minutu baino ez ditugu!

 

4B gehiago escape room-aren aurkezpena

Istorioan murgildu orduko, B ekintza bakoitza bere definizioarekin eta irudi esanguratsu batekin lotzen dituen puzle piezak topatzeko ginkana diseinatu zuten jokalari helduenek, gazteenek aurki zitzaten.

Nada más adentrarse en la historia, los mayores diseñaron una ginkana para que los más jóvenes encontraran las piezas del puzle que relacionan cada acción B con su definición y una imagen significativa.

Osatutakoan sorpresa izan zuten, ordea: helburua lortzeko ezinbestekoa zen txikienek ezkutatua zuten Ikuspegi arduratsuaren koadroa.

No obstante, cuando lo completaron se encontraron con una sorpresa: para lograr el objetivo era imprescindible El cuadro de la visión responsable que los más pequeños tenían escondido.

Ikuspegi arduratsuaren koadroa

Hartara, guztion ekarpenei esker, gordeleku sekretutik garaiz ateratzea lortu genuen...

De este modo, gracias a las aportaciones de todos, conseguimos salir del escondite secreto a tiempo...



Comentarios

Entradas populares de este blog